2011/01/13

ZER DA GENERO INDARKERIA?

Seguruenez, behin baino gehiagotan entzun izan duzu zer edo zer genero-indarkeria dela eta.

Seguruenez, koadrilan ere komentatu izan duzu behin baino gehiagotan genero-indarkeriaren gaia.

Eta, seguruenez, eztabaida bat baino gehiago izan duzue gizonezkoak direla, emakumezkoak direla, hori iraganeko gauza dela, nik neuk sekula ere ez, denak ez direla berdinak... ...

Oso ondo dago gaia zure lagunekin eztabaidatzea. Urte asko daramate mundu guztiko gizon-emakume ugarik genero-indarkeriaz kezkatuta, urtero, milaka emakume hiltzen dituelako..

Eta, nahiz eta koadrilan eztabaidatzen duzunean zure inguruko zerbait gogoratu, zuri gertatutakoa, kontatu edo ikusi duzuna, jakin behar duzu gizon eta emakume ugari dabiltzala arazo sozial hori konpondu nahian mundu zabalean.

Baina, eta zer da genero-indarkeria?

Erreferentzia asko aurkituko dituzu gaiari buruz, baina guk NBEk orain dela 15 urte erabakitakoa aipatuko dugu.

Nazio Batuen Erakundeko Batzar Orokorraren Ebazpena, 1993ko abenduaren 20koa.



Genero indarkeriatzat joko da " emakumea izateagatik jasandako edozein ekintza bortitz, baldin eta ekintza horrek emakumeari kalte fisiko, sexual edo psikologikoa edo sufrimendua ekartzen badio edo ekar badiezaioke. Jokaera horien artean sartuko dira emakumea ekintza horiek egitearekin mehatxatzea, hertsapenak egitea edo askatasuna arbitrarioki kentzea, bizitza publikoan edo pribatuan "


  • Familian sortutako indarkeria fisikoa, sexuala eta psikologikoa da, tratu txarrak eta etxean neska txikiei egindako abusu sexualak barne.

  • Gizartean sortutako indarkeria fisikoa, sexuala eta psikologikoa da; besteak beste: bortxaketa, abusu sexuala, jazarpen eta mehatxu sexualak lanean, hezkuntza-erakundeetan edo bestelako tokietan...

  • Estatuak eragindako edo onartutako indarkeria fisikoa, sexuala eta psikologikoa da, nonahi izanda ere.


Genero-indarkeria emakumeen eta gizonen artean historian izandako botere-harremanen desberdintasunaren seinale da.




Genero-indarkeria ezinbesteko mekanismo soziala da emakumeak gizonekiko mendekotasun egoeran izateko.




Eta zuk, zer diozu arazo honi buruz? Nori eragiten diola gehiago uste duzu?

Klikatu hemen eta ikusi ahal izango dituzu indarkeria jasateko arriskua duten emakumeen profila eta indarkeria erabil dezaketen gizonezkoena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario